Mi lista de blogs

lunes, 31 de enero de 2011

San Ferminak


San Fermin jaiak Iruñeko festa ospetsuak dira, mundu osoan zehar ezagunak direnak. Uztailaren 6tik 14ra bitarte ospatzen dira egun. Duela 400 urte baino gehiago horrela egiten dela, 1591an, eguraldi kaskarra dela eta, hasierako data, urrikoa alegia, uztailera aldatzea erabaki zutenetik.
Uztailaren 6an hasten dira urtero txupinazoa jaurtitzearekin batera, eguerdiko 12:00tan, Udaletxe plazan. Ekitaldi hau urtero oso jendetsua izaten da. Iruñeko entzierroakdira festen muina da eta ekitaldirik ezagunena. Goizeko 8etan abiatzen da eta hauxe da ohiko ibilbidea: Santo Domingoko aldapa, Udal Plaza, Mercaderes kalea, Estafeta kalea, Telefoniako tartea eta Zezen Plaza. Uztailaren 14an amaitzen dira, "Gaixo gu" edo "Pobre de mí" tradizionala abestuz.


Entzierroa

Entzierroa goizero ospatzen den ekitaldia da. Bertan arratsaldean zezenketan parte hartuko duten zezenak euren lo-lekutik zezen plazara eramaten dira.
Goizero 8:00etan hasten da zuziri batekin. Santo Domingo aldapa igo ondoren Udaletxeko plazatik pasa eta Merkatari kalea zeharkatzen dute. Honen bukaerara heldu aurretik Estafeta kalea hartzen dute bihurgune bat egiten. Kale hau bukatuta Telefonicako zatia egiten dute ahalik eta zezen plazara sartu arte.
Guztira 825 metroko ibilbidea da.

San Fermín engalado por Sanfermines

6 comentarios: