Iruñea Nafarroako hiriburua da. 197.488 biztanle zituen 2010ean (%8,65 euskaldun). Euskal Herriko hirugarren hiririk handiena da. Herrixka baten gainean, Ponpeio erromatar generalak sortu zuen hiria, Kristo aurreko 74. urtean, Pompaelo izenarekin; geroago, Nafarroako Erresumaren hazia izanen zen Iruñeko Erresumaren hiriburu bihurtu zen. Eusko abertzaleentzat, Iruñea da Euskal Herriko hiriburua.
KOKALEKUA:
Iruñerria eskualdean dago. Mugakideok ditu: Txulapain eta Ezkabarte iparraldean; Zizur eta Galar Zendeak hegoaldean; Atarrabia, Burlata eta Aranguren ekialdean; Zizur Nagusia eta Orkoien mendebaldean.
Itsasoaren mailatik 449 metro gora dago. Arga ibaiak inguratzen du; halaber, Izaga (
Beste hiriburu batzuetatik dauden distantziak hauek dira: Donostia (
KLIMA:
urr | ots | mar | api | mai | eka | uzt | abu | ira | urr | aza | abe | GUZTIRA | |
Batez besteko tenperatura (°C) | 5,2 | 5,5 | 9,4 | 10,9 | 16,3 | 17,7 | 21,2 | 21,8 | 19,2 | 14 | 6,3 | 4,8 | 12,7 |
Udako eta neguko egun jakinetan, tenperaturak 35 °C-tik gora eta 0 °C-tik behera jaitsi daitezke. Horrela, urtero 40 bat izozte izaten dira, abendu, urtarril eta otsailean batez ere.
BIZTANLERIA:
1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
28.110 | 30.609 | 31.211 | 33.281 | 38.308 | 52.743 | 68.288 | 93.429 | 145.026 | 177.906 | 180.372 | 183.964 | 195.769 |
ez saiatu ezkutatzen, badakigu kotileoen bloga zuena dela!
ResponderEliminar