Mi lista de blogs

lunes, 31 de enero de 2011

San Ferminak


San Fermin jaiak Iruñeko festa ospetsuak dira, mundu osoan zehar ezagunak direnak. Uztailaren 6tik 14ra bitarte ospatzen dira egun. Duela 400 urte baino gehiago horrela egiten dela, 1591an, eguraldi kaskarra dela eta, hasierako data, urrikoa alegia, uztailera aldatzea erabaki zutenetik.
Uztailaren 6an hasten dira urtero txupinazoa jaurtitzearekin batera, eguerdiko 12:00tan, Udaletxe plazan. Ekitaldi hau urtero oso jendetsua izaten da. Iruñeko entzierroakdira festen muina da eta ekitaldirik ezagunena. Goizeko 8etan abiatzen da eta hauxe da ohiko ibilbidea: Santo Domingoko aldapa, Udal Plaza, Mercaderes kalea, Estafeta kalea, Telefoniako tartea eta Zezen Plaza. Uztailaren 14an amaitzen dira, "Gaixo gu" edo "Pobre de mí" tradizionala abestuz.


Entzierroa

Entzierroa goizero ospatzen den ekitaldia da. Bertan arratsaldean zezenketan parte hartuko duten zezenak euren lo-lekutik zezen plazara eramaten dira.
Goizero 8:00etan hasten da zuziri batekin. Santo Domingo aldapa igo ondoren Udaletxeko plazatik pasa eta Merkatari kalea zeharkatzen dute. Honen bukaerara heldu aurretik Estafeta kalea hartzen dute bihurgune bat egiten. Kale hau bukatuta Telefonicako zatia egiten dute ahalik eta zezen plazara sartu arte.
Guztira 825 metroko ibilbidea da.

San Fermín engalado por Sanfermines

Iruñea

Iruñea Nafarroako hiriburua da. 197.488 biztanle zituen 2010ean (%8,65 euskaldun). Euskal Herriko hirugarren hiririk handiena da. Herrixka baten gainean, Ponpeio erromatar generalak sortu zuen hiria, Kristo aurreko 74. urtean, Pompaelo izenarekin; geroago, Nafarroako Erresumaren hazia izanen zen Iruñeko Erresumaren hiriburu bihurtu zen. Eusko abertzaleentzat, Iruñea da Euskal Herriko hiriburua.

KOKALEKUA:

Iruñerria eskualdean dago. Mugakideok ditu: Txulapain eta Ezkabarte iparraldean; Zizur eta Galar Zendeak hegoaldean; Atarrabia, Burlata eta Aranguren ekialdean; Zizur Nagusia eta Orkoien mendebaldean.
Itsasoaren mailatik 449 metro gora dago. Arga ibaiak inguratzen du; halaber, Izaga (1.353 m), Ezkaba (892 m), Campamento (528 m), Badostaingo kaskoak (590 m), Taxoare (668 m), Gazolatz (534 m), Errakobide (466 m), Santa Lutzia (470 m) eta Cascajo (450 m) mendiek.
Beste hiriburu batzuetatik dauden distantziak hauek dira: Donostia (87 km), Gasteiz (94 km), Bilbo (159 km) eta Baiona (137 km). Beste hiri batzuekikoak, Logroño (92 km), Bartzelona (434 km) eta Madril (411 km).












KLIMA:




urr
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe
GUZTIRA
Batez besteko tenperatura (°C)
5,2
5,5
9,4
10,9
16,3
17,7
21,2
21,8
19,2
14
6,3
4,8
12,7
Klima eta landaredia trantsizioko klima bati dagozkionak dira, mediterraneoar eta atlantiar klimen tartekoa. Urteroko batez besteko prezipitazioa 800mm ingurukoa izaten da. Tenperaturei dagokienez, batez bestekoa 12,6 °C da, maximoa 21,8 °C udan (uztailean), eta minimoa 4,8 °C neguan (abenduan). Erliebe laua dela eta, ipar-ekialdeko haizeek erraz astintzen dute gunea.
Udako eta neguko egun jakinetan, tenperaturak 35 °C-tik gora eta 0 °C-tik behera jaitsi daitezke. Horrela, urtero 40 bat izozte izaten dira, abendu, urtarril eta otsailean batez ere.



BIZTANLERIA:


Iruñeko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
28.110 30.609 31.211 33.281 38.308 52.743 68.288 93.429 145.026 177.906 180.372 183.964 195.769








Eunate

kaixo!
Eunateko bi ikasle gara, eta informatikan blog hau sortu egin dugu.
Aurrean daukazuen argazkia eunate institutoa da.